XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Zure itz eztitsuak zirikatzen nabe; baña nire griña txar ugariok astun egiten nabe.

8. Zugana uste osoaz joateko, ta ez ilteko dan janaria artzeko agintzen daustazu; zugaz aldea euki ta betiko bizitzea ta aintza jadetsi nai ba-dodaz.

9. Nekatu ta zamatuta zagozen guztiok erdu zaiteze neugana, diñozu, ta neuk arinduko zaituet.

10. Obendiaren (pekatariaren) belarrietan itz oneik gozo-gozoak eta maitagarriak dira; zuk, nire Jaun eta Jaungoiko orrek, ezeuki ta txiroari zure Gorputz deun deuna jatera deitzea!.

11. Baña ni nor naz zugana eltzen asartzeko?.

12. Ara, zeru zabalak ezin zaitue artu, ta zuk diñozu: Erdueze neugana guztiok.

13. Zer esan gura dabe onberatasun orren samurrak, eta dei orren laztanak?.